XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5.- Lindaren jatorria.

Amuma il zanetik, Mendiatarrak gitxiago joaten ziran Uriguen baserrira.

Agaitik Idoia ama arritu egin da, Jabik eta Mirenek Uriguenerako oiezko borondatea agertu dautsoenean.

- Zoaze eta ondo portau zaiteze Idoiak trenerako dirua emon dautse Jabi eta Mireni.

Trenera igon diraneko, Mirenek belarrira iduli dautso Jabiri:
- Iñaki orren isillekoa jakin bear dogu....

Traka-traka baten eta gurpidez beste arrapalada baten, an agertzen da Uriguen baserria betiko bakean.

- Zeozer artuko dozue, laztanok Izeko Marik sagarrak eta txokolatea atera dautsez Jabiri eta Mireni.

- Iñaki ikusten gatoz.

Zera... eee... aztoratu da Jabi.

- Beragaz berba egiteko... sagar bat artu dau Mirenek.

Eskerrak Jone lengusiña agertu yakela orduantxe sukaldeko atean.

- Iñakigana? Neuk lagunduko dautzuet.

Basotik da....

Jone, Miren eta Jabi, irurak abiatu dira goiko landetarantz.

Jabik neska andia eritxi dautso Jone lengusiñari.

Solo arteko mota igaroten dagozela, pum tiro-otsa entzun daue eta gero txakur-zaunkak.

Mirenek alako ikarea artu dau.

- Or dabil gure eiztaria esan dau Jonek eta Jabik eiztariaz itaundu dautsonean.

- Nor izango dok ba! Uñaki gurea!.

- Jone, zuen txakurra Linda ala Perla da dapa galdetu dautso Mirenek Joneri, Iñakiren utsa uztiatuz.